ETERNIAN
 
 

ETERNIAN FILOSOFIA

ETERNIAN


Manchesterretik Gasteizeraino, ileapaindegia aldaketaren ardatz gisa hartuz, ikuslearen eta sortutakoaren artean elkarrizketak sortuz. Ezberdintasuna eta espezializazioa ETERNIAN.
Bilakaeraz eta hazkunde profesionalaz markaturik, 40 urte baino gehiago daramatzagu lanean. Gure eta gure filosofiari atxikitako apaindegiak dauzkagu Gasteiz, Bilbo eta Vigon banaturik. Publikoari begira lan egiten dugu gure I+G+B+E (ikerketa, garapena, berrikuntza, eta ezarpena ) estudioan oinarriturik.
Profesionalentzat heziketa prozesu esklusiboak sortzen ditugu. Hainbat markentzat sortzaile zuzendari eta irudi zuzendari gisa egiten dugu lan, sektoreko profesional ezberdinentzat ekitaldiak, konferentziak eta kurtsoak antolatuz.
Moda aldizkari, prentsa, zinema, antzerki eta telebistarentzat sortzen dugu, bai arlo orokorrean eta baita arlo profesionalean ere. Estatu mailan antolatzen diren ekitaldi ezberdinen ileapaindegi ofiziala gara eta baita nazioarteko moda pasarela eta Fes Tv bezelako festival garrantzitsuena ere.

 

MISIOA


Lan-esparruak sortzea, bezeroek aldea senti dezaten; betiere, hizkuntza profesionala erabilita, eta apaintzeko irtenbide onenak bilatuta. Horretarako, aholkularitza eta ulermena erabili eta marka, lan-metodo eta profesional onenak arretaz aukeratzen ditugu.

 


FEEL THE DIFFERENCE-DIFERENTZIA SENTITZEN DITU- SIENTE LA DIFERENCIA

 

PROFILA

  • Maila profesionalean sektorearen errefentzia gara, baita ileapaindegintzan espezializaturiko eta edertasunean sistema propio eta ezberdinak dauzkaten apaindegietako bezeroena ere.
  • Gure bezeroekin kontaktu osoa babesten dugu, beraien helbuak errespetatuz eta beraien egungo eta etorkizuneko edertasunari dagokion eskakizun oro elikatuz.
  • Atxikitako apaindegiak independienteak dira baina gure baloreak defendatu eta zabaltzen dituzte.
  • Gurekin ikasi eta hazi diren profesional haundien seaska gara, profesional onenak bilatu eta hautatzen ditugu, baina ez hori bakarrik, pertsona onenak izatea ere ezinbesteko baldintza da guretzat.
  • Gure profesionalizazio eskolak balore hauek trasmititzen ditu modu jarrai, berritzaile eta erabat profesionalean.
  • Modu iraunkor batean hazten goaz eta gure konpetentzia errespetatzen dugu, konpetentzia ulertuz eta elkarlana sustatuz.
  • Elkartasun helburuak dituzten eragile ezberdinekin elkar lanean ari gara gehien behar duen jendearekin, gure ezagukerak eta aukerak elkar banatuz.