ETERNIAN
 
 

W4Y-ETERNIAN

ILE-APAINKETAREN ESKOLA BERRIA GASTEIZEN

ILE-APAINKETA IKASI, BERTOKO ZEIN NAZIOARTEKO PROFESIONALIK ONENEKIN

Sistema W4Y by ETERNIAN

Ile-apainketa ikasteko sistema paregabea da: berritzailea, arina, erraza, eraginkorra eta erabat profesionala. Aukera paregabea da.

Eskolak ETERNIAN estilistas erakundearen bermea du. ETERNIAN apaindegiak ospetsuak dira munduan, eta estatuko zein nazioarteko sariketa handienetan egon dira: Londreseko “Visionary Awards” saria irabazi dute 2014an, Espainiako ile-apaintzailerik onenaren saria 2010n, Aipp Awards, Visionary Awards, Despuntan sariak, Espainiako txapeldunak izan dira ile-apainketa sortzaileen artean, eta beste sariketa askotan parte hartu dute.

LOGO ESCUELA W4Y

Orain izena ematen baduzu, matrikula doan izango duzu, eta produktu profesionalak erosteko %10eko deskontua izango duzu.

  • Gure ikasleek diploma bikoitza dute, Fedasoc elkartearen bermearekin, eta ETERNIAN diplomaturaren abalarekin. Hortaz, diplomak hasiera-hasieratik ateak irekiko dizkizu eta aukera berriak eskaini.
  • Punta-puntako teknologia duen eskola baten ikasiko duzu, eta Wella produktu bikainekin egingo duzu lan; izan ere, gure sortzaileek nazioarteko konpainia honekin lan egiten baitute, bai estatuan eta bai estatutik kanpo formazioa eskaintzeko.
  • Talde aktibo eta dinamiko batekin lan eginik, zure profesionaltasuna eta errendimendua handitzeko eta garatzeko aukera paregabea eta erreala izango duzu.
  • Irakasleen irakasleekin ikasiko duzu. Kontuan hartu ETERNIAN-ek bere bildumak argitaratzen dituela modaren profesionalen argitalpenik onenetan.
  • Zeren zain zaude? DEITU eta HITZORDUA ESKATU, konpromisorik gabe. GURE PROFESIONALEK GURE KURTSOEI BURUZKO INFORMAZIOA emango dizute eta W4Y by ETERNIAN IRAKASKUNTZA-SISTEMAREN abantailak EZAGUTUKO DITUZU.